contacto

 

Behe tentsioko instalazio elektrikoak egiten ditugu (dendak, industriak, etxebizitzak, eraikuntza...) eta horien mantentze-lanetarako erabateko zerbitzua eskaintzen dugu.

Instalazio elektrikoen automatizazioa (pertsiana komertzialak, ateak, hesiak...).

Soinu, komunikazio eta domotika arloan beharrezkoak diren era guztietako osagarriak jartzen ditugu (bafleak, oharretarako mahaiak, kontrol-aginteak...).

Atezain automatikoak, TB antenak, kable egituratua eta informatika-sareak.

Berokuntza-instalazioei dagokienez, AELSAk kontsumo gutxiko sistema bat eskaintzen dizu, obrarik egin beharrik ez duena, segurua, egokia eta iraupen handikoa. Berme osoko sistema horri esker energia asko aurreztu eta errendimendurik handiena lortuko duzu.

 

Argiztapen publiko eta pribatuari buruzko azterketak egiten ditugu, eta egindako instalazioetan eta haien mantentze-lanetan erabateko dedikazioa jartzen dugu.

Energia jartzeko azterketak egiten ditugu, eta horri buruzko txosten zehatzak egiten ditugu, energia ahalik eta modurik egokienean aurrezteko eta energia elektrikoaren fakturaren kostua gutxitzeko.

Argiztapen-joera berrienetan erabiltzen diren era guztietako osagarriak ditugu (fluoreszenteak, halogenoak, horman sar daitezkeen argiak, plafoi-argiak, aplikeak, zutikako argiak, fokuak, errail elektrikoak, proiektoreak, mahai-gainekoak, lanpara esekiak, argi apaingarriak, edergarriak...) eta horiek denak zeure esku jartzen ditugu.

Konponketa eta matxuretarako zerbitzuak ere eskaintzen dizkizugu.

Beste hornidura-enpresa batzuekin elkarlan estuan ari gara eta horri esker zerbitzu osatuagoa eta konprometituagoa eskaintzen dugu.

GORA

Harremanetarako Muntaketa Elektrikoak