contacto

 

Hainbat entitaterentzat egin ditugu proiektuak, adibidez Innova, Academia Dos Formación, M. Barriola Harategia, Amets Descanso eta beste askorentzat. Lokal horietan era guztietako instalazioak egin ditugu, hala nola sare informatikoa, kable egituratua, megafonia, berokuntza, argiztapen adimenduna, balastrozkoa eta luxmetroaren bidez erregulatua.

 

 

Amets Descanso-ren lokala argitzeko instalazio-proiektua egiterakoan kontuan hartu genuen lokal hori oso argia zela. Horren bidez argitasun eta freskotasun handiko lokala lortu genuen, kanpoaldera begiratuta ere bista ederra duena. www.ametsdescanso.com

 

Academia Dos Formación-en proiektua egiterakoan oso kontuan hartu genuen geletako batzuk barrualdean zeudela. Hori gogoan izanik, fluoreszenteak eta beste irtenbide batzuk konbinatu genituen, geletan klaseak emateko eta ikasteko behar bezalako argitasuna lortzeko. www.dosformacion.com

 

Innova-n horman sar daitezkeen argiak eta halogenoak jarri eta hainbat eratako lanparak erabili dira eta horiei esker oso giro goxoa sortu da dekorazio-denda honen barruan.

 

M. Barriola harategian foku eta horma-argi eder batzuk jarri genituen, elikagaiak erakusteko erabiltzen diren beira-arasak erabat argitzeko.

 

Goenaga Gestorian ekipo elektriko egokia jarri eta bulego-girorako ezin hobeak diren luminaria batzuk erabili genituen. www.agoenaga.es

 

Aurreko kasuan bezala Aitzkoaten ere bulegoko premien arabera proiektatu da argiztapena, baina horrez gainera luxmetroarekin erregulatutako balastroak ere erabili dira, eta era horretan argi-kutsadura gutxitu egin da. Horri guztiari esker, lan-ingurunea hobetu, energia aurreztu eta luminarien iraunaldia luzatzea lortu da. www.aitzkoate.com

 

Etxe partikular honetan hainbat eratako argiztatze-motak konbinatu dira geletan nahi bezalako giroa sortzeko. Sirats decoración.

 

GORA

Harremanetarako Muntaketa Elektrikoa