contacto

 

EGUZKI-PANELAK

Jasotzen duten eguzki-erradiazioaren bidez elektrizitatea sortzen dute. Beren funtzionamenduak elektrizitate-ekoizpen jarraituagoa bermatzen du. Panel kopurua eta panelen ahalmena instalazioak duen kontsumo-beharraren arabera erabakitzen dira.

Motak

P. kristal-bakarrak

P. kristal-anitzak

P. CIS

P. Amorfoak

 

BATERIAK

Eguzki-panelek sortzen duten energia baterietan gordetzen da, eta hortik kontsumo-lekura bideratzen da. Behar hainbateko autonomia dute eta erreserba moduan lan egiten dute behar adina energia sortzen ez denean. Hainbat motatako bateriak daude.

Motak

Monoblock irekiak

Ontzi irekia

Ontzi irekia OPzS

Monoblock hermetikoak

Ontzi hermetikoa OPzV

Osagarriak

 

ALDERANZGAILUAK

Alderanzgailuen eginkizuna da baterian gordeta dagoen energia eraldatzea eta energia alternoa sortzea, era guztietako etxe-tresna elektriko estandarretan erabiltzeko modukoa izan dadin. Oso garrantzitsua da alderanzgailu egokia aukeratzea, gailua bera eta konektatuta daraman tresna hondatu ez daitezen.

Motak

A. Isolatu erdi-sinusoidalak

A. Isolatu sinusoidalak, ahalmen txikikoak

A. Isolatu sinusoidalak, ahalmen ertain eta handikoak

A. Isolatu sinusoidalak, erreguladorearekin .

Alderanzgailu/kargagailu isolatu

erdi-sinusoidalak

A/C isolatu sinusoidal automatikoak

A. Sarekoak

Sarerako alderanzgailuen informazio-panelak

 

GORA

 

EGITURAK

Aluminiozko egiturak:

Merkeenak dira eta oso erraz muntatzen dira. Aluminiozko profilak dira eta altzairu herdoilezinezko torlojuekin lotzen dira elkarrekin.

L egiturak:

Kostu gutxikoak dira eta erraz jartzen dira. Zoruaren gainean edo sabaian jar daitezke.

HA eta HB egiturak:

Sistema handietarako egiturak dira. Bi egitura horiek desberdintzen dituena garaiera da. HA izeneko egiturak landaredia hazten den edo elurra pilatzen den lekuetarako diseinatuak daude.

D egiturak:

Aurrekoak baino txikiagoak dira. Hauek ere landaredia hazten den edo elurra pilatzen den lekuetarako diseinatuak dira.

HAL eta HBL egiturak:

Oso sistema handietarako egiturak dira eta elkarrekin konbinatzeko aukera ematen dute.

M egitura:

M motako mastan muntatzekoa. 1etik 5era modulu fotovoltaiko jartzeko prestatua da eta oso egokia da dorreetarako edo fatxadetarako, teilatuak orientazio onik ez duenean.

“ConSole” egitura:

Teilatu lauetarako egokiena da. Iraupen luzekoa da, mantentze-lanik behar ez duena, diseinu funtzionalekoa, pisu gutxikoa, instalatzeko denbora gutxi behar duena eta kostu txikikoa.

 

ERREGULADOREAK

Eguzki-panelaren energia-sorkuntza eta bateriaren karga-egoera kontrolatzen dute eta haren gainkarga aurreikusten dute. Panel fotovoltaikoen eta baterien artean sartzen diren ekipo elektronikoak dira. Erreguladore on batek bateria babestu eta haren iraunaldi erabilgarria luzatzen du.

Motak

E. Ahalmen txikikoak

E. Algoritmikoak, ahalmen txikikoak

E. Algoritmikoak, LCD pantaila alfanumerikoa dutenak.

E. Algoritmiko programagarriak

E. Algoritmiko programagarriak, ahalmen handikoak.

Osagarriak

E. Hermetiko algoritmikoak

E. Farolentzako tenporizagailua dutenak

E. tentsio-anitza (12/24/48 v)

 

Harremanetarako Eguzki Panelak