contacto

 

EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK

Eguzki-instalazio fotovoltaikoek argiaren bidez sortzen dute elektrizitatea.

Sistema horrek hainbat osagai ditu: eguzki-panelak edo -plakak, alderanzgailuak, erreguladoreak eta metagailuak.

AELSAn arreta handiz zaintzen dugu instalazioen akabera eta aurrekonturik onena eskaintzen dizugu, haien kostua ahalik eta txikiena izan dadin.

Instalazioen erabileren artean honakoak azpimarra ditzakegu:

Etxe bakartuak

Era horretako instalazioak oso erabiliak dira argindarrik ez duten etxebizitza, landetxe edo bizileku bakartuetan. Oinarrizko kontsumoa egiteko aukera ematen dute.

Sareari lotutako instalazioak

Beren errentagarritasuna dela-eta, segur asko era horretako instalazioak erabiltzen hasiko dira aurrerantzean eraikin publiko edo pribatuetako teilatu-lauetan eta teilatuetan, edo kanpo zabalean eguzki-erradiazio berezia duten lekuetan. Legeak ezartzen duenez, elektrizitate-konpainiek ekoitzi den energia erosi behar dute; era berean, legeak horren baldintzak eta prezioa ezartzen ditu.

Bestelakoak

Beste aplikazio batzuk oso egokiak dira etengabeko kontsumo txikiei erantzuteko: esaterako, ur-ponpaketa, farolak, publizitate-hesiak eta abar.

 

 

 

 

EGITURAK

Aluminiozko egiturak:

Merkeenak dira eta oso erraz muntatzen dira. Aluminiozko profilak dira eta altzairu herdoilezinezko torlojuekin lotzen dira elkarrekin.

L egiturak:

Kostu gutxikoak dira eta erraz jartzen dira. Zoruaren gainean edo sabaian jar daitezke.

HA eta HB egiturak:

Sistema handietarako egiturak dira. Bi egitura horiek desberdintzen dituena garaiera da. HA izeneko egiturak landaredia hazten den edo elurra pilatzen den lekuetarako diseinatuak daude.

D egiturak:

Aurrekoak baino txikiagoak dira. Hauek ere landaredia hazten den edo elurra pilatzen den lekuetarako diseinatuak dira.

HAL eta HBL egiturak:

Oso sistema handietarako egiturak dira eta elkarrekin konbinatzeko aukera ematen dute.

M egitura:

M motako mastan muntatzekoa. 1etik 5era modulu fotovoltaiko jartzeko prestatua da, eta oso egokia da dorreetarako edo fatxadetarako, teilatuak orientazio onik ez duenean.

“ConSole” egitura:

Teilatu lauetarako egokiena da. Iraupen luzekoa da, mantentze-lanik behar ez duena, diseinu funtzionalekoa, pisu gutxikoa, instalatzeko denbora gutxi behar duena eta kostu txikikoa.

 

GORA

Harremanetarako Eguzki Panelak